Holotz's Castle - Eskuliburua
-----------------------------

HISTORIA:
08/02/2005 - Bigarren edizioa.
24/10/2004 - Lehen edizioa.

1. Hasiera bizkorra.

1.1. Windows

	 1. Atera HC_win32-1.3.zip artxiboko fitxategiak.
	 2. Ateratzen bukatzean, HC izeneko karpeta bat agertuko da.
	 3. Ireki karpeta.
	 4. Klik bikoitza egin holotz-castle.exe fitxategian.
	 5. Gozatu jokuaz!

	 OHARRA: Lasterbide bat sortzeko beharrezkoa da 'Hasi hemen:' dioen hutsunean
   HC karpetaren bide osoa jartzea, lasterbidearen ezaugarrietan.

1.2. Linux (iturburu kodea)

	 1. Egin 'tar -zxf HC_JLib_Linux_Win32-1.3.tar.gz' (kakotx gabe)
	 2. Jarraitu 'HC_JLib_Linux_Win32-1.3' karpetako IRAKURRI.txt fitxategiko urratsak.
	 3. Egin 'cd Games/HolotzCastle'
	 4. Egin './holotz-castle'
	 5. Gozatu jokuaz!

2. Aurreneko ibilaldia jokuan zehar.

	 Jokatzen ari zarenean laguntza ikusteko, sakatu 'F1'. Elkarrizketetan ezin da laguntza
   ikusi.

	 Hautesleihoan 'Jokaldi Berria' hautatzean agertzen diren lehen bi eszenak Ybelle eta Ludar,
   jokuko protagonisten arteko elkarrizketak dira.
	
	 Elkarrizketa globoak ken ditzakezu Hutsunea sakatuz. Elkarrizketa osoa kentzeko sakatu Sartu.

	 Jokatzen zabiltzan bitartean edozein unetan joan zaitezke hautesleiho nagusira, baina gero utzitako
   tokian jarraitzea ezinezkoa da, maila hori berriz hasi beharko duzu. Jokua gorde nahi baduzu, onena
   mailaren hasieran egitea da.

	 Jokua gelditu eta atsedena hartzeko sakatu 'p'. Berriro 'p' zapalduz jokura itzuliko zara.   

	 Hirugarren mailan Ybelle maneia dezakezu. Mugi ezazu norantza geziekin. Egin jauzi hutsune
	 barrarekin. Zenbat eta denbora gehiago eduki sakatuta, orduan eta gorago helduko zara.

	 Maila burutzeko duzun astia goi-ezkerraldeko ertzean ageri da.

	 Jasotzeko dituzun giltza edo harrien kopurua goi-eskumaldeko ertzean ageri da.

	 Objektu guztiak jasotzean, mailaren irteerako ataria irekitzen da (bizkorrago mugitzen da). Bertara
   denboraz heltzea lortu behar duzu, eta behin honen azpian zaudela jauzi egin mailatik irteteko.

	 Maila errazegiak edo zailegiak iruditzen bazaizkizu, zailtasun maila aldatu hautesleiho nagusian (Aukerak > Zailtasuna).	 

3. HCed

	HCed Holotz's Castle-ren maila-sorgailua da.

	Abiarazteko:
		- Linuxpean, egin './holotz-castle-editor'.
			
		- Windowspean, egin klik bikoitza 'holotz-castle-editor.exe' fitxategian.

	Leihoa:

		Leihoaren izenburua uneko maila gordetzeko erabiliko den fitxategiaren izena da.

		Ezkerraldean sorgailuaren ikurrak ageri dira:

			- Zoru arrunta
			- Zoru jarraia
			- Eskailera
			- Barra
			- Zoru hauskorra
			- Objektua
			- Soka
			- Hasierako lekua
			- Amaierako lekua
			- Aurkariak
			- Gorde
			- Istorioa Eskuratu/Sortu
			- Irten
		
		Ikur hauen azpian informazio hau dago:
			
			- Mailako denbora.
			- Grabitatea.
			- X abiadura.
			- Y abiadura.
			- Jauzien potentzia.
			- Maparen neurria (lerroak x zutabeak)
	
	Sagua:

		Ezkerreko botoia: Uneko objektua mapan margotzen du.
		Erdiko botoia edo bi botoiak batera sakatuta: Erakuslearen azpian dagoen
		objektua ezabatzen du.		

	Teklak:

		c : eskuman zutabe huts bat gehitzen du
		Maius + c : eskumako lehen zutabea ezabatzen du
		Ktrl + c : eskuman zutabe huts bat gehitzen du
		Ktrl + Maius + c : eskumako lehen zutabea ezabatzen du
		+ : maila burutzeko denbora tartea handitzen du (zailtasun zailean)
		- : denbora tartea txikitzen du
		g : grabitatea handitzen du
            Maius g: grabitatea txikitzen du
		x : x abiadura handitzen du
            Maius x: x abiadura txikitzen du
		y : y abiadura handitzen du
            Maius y: y abiadura txikitzen du
		j : jauziko unitate bertikalen kopurua handitzen du
		Maius + j : jauziko unitate bertikalen kopurua txikitzen du

		
		Objektu, soka, hasierako leku eta aurkariekin:
			Ktrl - Kokalekua mapara egokitzen du.
		
		Sokak gehitzeko:
			Sokaren ikurra hautatu.
			Soka mapan kokatu.
			Ezkerreko botoia sakatuta duzula, 'Alt' tekla zapaldu.
			Sagua goitik behera eraman sokaren luzeera zehazteko.
			'Alt' sakatzeari utzi gabe, zapaldu 'Maius' balantza-mugimenduaren anplitudea zehazteko.

4. Ohiko galderak.

	 G. HC.exe-n klik bikoitza egiten dut eta ez da ezer gertatzen!
   	 E. Ireki karpeta bereko stderr.txt fitxategia (edo frogatu kontsolako mezuak Linux badarabilzu).
      Azken lerroek gertaturiko akatsa azaltzen dute. Honek konponbidea aurkitzen lagun zaitzake, agian zerrendako beste
      galderetan dago bilatzen ari zaren erantzuna.

	 G. Jokua oso motel dabil, zer egin dezaket?
	 E. Hautesleiho nagusian  bereizmen txikiagoa aukeratu:
      Aukerak > Irudia > Neurria > [WWWxHHH] (hautatu balio txiki bat WWW eta HHHrentzat)
      Agian zure irudi-txartelak 320x200 era onartzen du, honakoa aukera bikaina da jokuari
      aspaldiko plataforma jokuen antza emateko.

	 G. Linuxekin ALSA erabiltzen dut, baina ez da soinurik entzuten.
       E. ALSAk, berez, soinu guztiak isilarazten ditu. Frogatu soinuen ozentasun maila alsamixer, aumix edo kmix
      bezalako programa batekin. Beste aplikazioren bat soinua erabiltzen ari bada, ezingo duzu ezer entzun programa
      hori itxi arte.

	 G. Windowseko soinua kakazahar bat da!
	 E. Soinu Banda beste mundu batekoa ez dela jakinda :D, baliteke arazoa beste bat izatea, soinu-txartelaren
      driverrena. Frogatu driverren bertsio eguneratu bat daukazula eta hala ez bada, eguneratu eta saiatu berriro.

	 G. 8 bit/piksel eran mailaren zati batzuk beltzez ageri dira!
       E. Bai, 8 bit/piksel erarekin arazo txiki bat dugu. Lauki beltz horiek zoru jarraiari dagozkio.
      Agian 2.0 bertsioan arazoa konponduta egongo da :D

	 G. Zerrenda honetan ez dut nire arazoaren konponbidea aurkitu, zer egin dezaket?
       E. Postel bat bidali diezadakezu arazoa azalduz beherago ageri den helbide elektronikora. Ez ahaztu
      stderr.txt fitxategia gehitzea (jokuaren karpetan dago). Zure irudi-txartelaren eta jokuko arazoaren
      informazioa dauka.

	 G. Marrazkilaria/musikaria/programatzailea/ekoizlea/90-60-90-modeloa naiz eta egitasmoan lagundu nahi dut. Zer egin dezaket?
       E. Hara, beheko helbidera postel bat bidali diezadakezu (modeloa bazara, aurrena zita bat edukitzea ezinbestekoa da :) ).


Juan Carlos Seijo Prez (jacob@mainreactor.net)
